Pixkanaka-pixkanaka bagoaz aurrera eta ekitaldi
desberdinetan parte hartzen ari gara.
Hona hemen zazpiak bat egunean,zuberotarrei
eginiko harreran dantzatu genien aurreskua!
"Oiartzunen dantzari bikainak daude, teknika eta estilo ederrekoak. Kalitatea eta kantitatea dauzkagu, hau da hau marka! Ikastetxeetako zikloa bukatuta dantzan jarraitu nahi bazuten herritik kanpora joan behar izaten zuten dantzariek, herrian ez baitzuten dantzan jarraitzeko aukerarik. Eta zergatik ez herrian dantzatzen jarraitu? Horrexegatik hasi ginen biltzen, premiak eta ilusioak bultzatuta. Sortu dugu Oiartzungo Dantza Taldea: Olarri Dantza Taldea!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina